Geroa Baik ohartarazi du Comptos ganberaren txosten berri batek UPN-k diru publikoarekin egindako kudeaketa okerra berriro ere agerian uzten duela

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urt. 15a, 00:00

Geroa Baik UPNk Bruselan Nafarroaren bulegoaren inguruan burututako kudeaketa okerra kritikatu du, Comptos Ganberak argitaratutako txosten batean agerian geratu ondoren 2012an Nafarroako Ordezkaritza Bruselan Estatuko Ordezkaritza Iraunkorraren egoitzara eramateko erabakiak foru kutxarentzako 197.000 euroko kostua izan zuela. “Berriro ere, Comptosek argi eta garbi dio eta ohartarazi du UPNk nafar guztion diruarekin egin duen kudeaketa okerra”, ziurtatu du María Solanak, Hiritar eta Erakunde Harremanen parlamentuko bozeramaileak.

Zentzu honetan, Solanak adierazi du “Comptosen txostenaren ondorioak larriagoak direla, UPNren Gobernuak 2015eko abuztuan ukatu baitzuen bulegoaren lekualdaketak diru gehiago kostatu zuenik eta aurrezpena 30.000 eurokoa zela ere esan zuen. Gaur frogatu da, uste genuen bezala, neurri hori akats larria izan zela eta ez dela aurrezpenik lortu, saldu nahi izan ziguten moduan, baizik eta nafarrontzat gastu handiagoa izan dela”.

Solanak gogorarazi du “Geroa Baik 2015eko foru hauteskundeetara aurkeztu zuen programan Nafarroako Bulegoa Bruselan berriro irekitzeko proposamena zeramala”, eta oso modu positiboan baloratu du Nafarroako Gobernuak hartutako lehen erabakietako bat hau izatea.

“Foru Komunitateak Bruselan egoitza propiodun bulego bat izateak, europar garapeneko fondoak lortzea ahalbidetzen du eta Nafarroako enpresentzako enbaxada eta sarbide moduan funtzionatzea, bai eta Enpresa Txiki eta Ertainek Europan mugitzeko aukera gehiago edukitzea ere”, azpimarratu du parlamentuko bozeramaileak. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!