Martínez: "Nafarroan bizi diren guztiek dute arreta sozio-sanitario hoberena jasotzeko eskubidea bere egoera administratiboak inporta gabe"

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urt. 15a, 00:00

Geroa Baiko Parlamentu Taldeak mozio bat aurkeztu du Nafarroako Parlametuari eskatuz Espainiako Gobernuari eskatu diezaion 16/2012 Errege Dekretu-Legea bertan behera utzi dezan. Dokumentuak koalizioak gainera Nafarroako Gobernuari eskatzen dio osasungintza arretarako eskubidea gordetzen babesten jarrai dezan eta Nafarroan bizi diren pertsona guztiei osasun estaldura handitzea.

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentariak ziurtatu du Geroa Bairen araua beti izan dela “Nafarroan bizi diren pertsona guztiei arreta sozio-sanitarioa hobetzea, bere kondizio, sexu edo egoera administratiboa edozein dela ere, 1986ko Osasungintza Lege Nagusia betez. Martínezen arabera “horregatik deritzogu funtsezkoa 16/2012 EDL bertan behera uztea, osasungintza arreta publikorako eskubidea berriro ere derrigorrezko segurantzan oinarritzeko eta egoera irregularrean daudenak baztertu ez ditzan”.

Martínezek ziurtatu du “Osasungintza giza eskubide bat eta pertsonen bizitzarako funtsezko baliabide bat dela, zeina hein handi batetan, determinante sozialen araberakoa den, pertsonak jaio, bizi eta lan egiten duten lekuaren araberakoa”, horregatik dio, “nahitaezkoa da osasungintza publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa gordetzea eta hobetzea politika tinkoekin, helburu horri lehentasuna emanez, krisialdi ekonomikori loturiko austeritate neurrien gainetik jarriz”. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!