Koldo Martínez: “Akordioa ona da Nafarroako Unibertsitatea Klinikarentzat baina ez Osasunbidearentzat ez eta Nafarroako hiritarrentzat”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urt. 13a, 00:00

Koldo Martínezek Fernando Domínguez kontseilariaren hitzaldia babestu du bai eta ziurtatu Nafarroako Unibertsitatea Klinikarekin Hitzarmena ez berritzea argudiatzeko Kontseilaritzak aurkeztu duen txostena “serioa eta sakona” dela.

Martínezek salatu duenez 2012an Nafarroako Unibertsitatea Klinarekin burutu zen hitzarmena lehia publikorik gabe egin zen, azpimarratuz “prozedimendu negoziatua eta iragarpenik gabekoa egitea eskandaloa” dela. Geroa Bairen eledunak ziurtatu du “arduratsuak izan behar dugu denon diruarekin”, nabarmenduz “xahutzea gehiago gastatzea dela arreta berbera jasotzeko, eta hori da Nafarroako Unibertsitatea Klinikarekin gertatzen ari zena”.

Gainera, kontratua ez berritzeko erabakia “baldintza berdinetan antzeko hitzarmen bat berritzea posible ez dela dioen txosten batean oinarritzen den erabaki juridiko bat dela” argudiatu du, bai eta gaineratu neurri ekonomikoa dela ere, hitzarmena ez berritzearen ondorioz urtean 2 milioi euro aurrezten baitira. Hitzarmen hori mantendu denez, beharren analisi seriorik egin gabe, azpimarratu du “urte hauetan zehar, Nafarroako Unibertsitatea Klinikak tratu ezberdindua eta ezberdina jaso du, diru publikotik 14 milioiko gastua gertatu delarik eta Comptos Ganberaren aholkuei kasu egin izan bazitzaien eta beharrezko analisiak egin izan balira gastu hori ekidingo genukeelarik”.

Azkenik, Martínezek nabarmendu du zentzuduna dena nafar hiritarrek arreta egokia jasotzea dela eta ahal den kosturik baxuenarekin, “osasungintza sistema publikoan lor daitekeelarik”. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!