Geroa Baik bere gaitzespenik sendoena agertu du gaur Juan Antonio Chicharro erreserbako Generalaren hitzen aurrean, zeinak iritzi artikulu batetan ETA banda terrorista, Vianako Printzearen sariak Espainiako Koroatik banantzeko Nafarroako Gobernuaren erabakiarekin lotu duen.
Koalizioak onartezina eta lekuz kanpokoa deritzo “edonork, Gobernu batek hartutako erabaki demokratiko bat ETA bezalako talde terrorista batekin lotzea”.
Geroa Baik adierazi duenez, ETAri buruzko komentarioak duen asmo politikoa eta “gaur egun Nafarroan agintzen duten” pertsonak “mamarrachos” moduan iraintzeaz gain, egilea agerian geratzen da Nafarroari buruzko ezagutza ezan, bai eta Nafarroako Gobernuak garatzen ari duen politikaren eta bereziki aldaketaren exekutiboak bakearen defentsan, edozein bortizkeriaren gaitzespenean eta bortizkeria guztien biktima guztien aitorpenean egin duen apustu argi eta tinkoaren ezagutza ezan.
Artikuluaren edukiari buruz, Geroa Baik azpimarratu du egileak “Vianako Printzea Sariari buruzko erabateko ezagutza eza” agertzen duela, “bai eta sariaren historiari buruz eta gaur egungo Nafarroaren errealitateari buruz ere. Bere iragana ukatzen ez duen Nafarroa, baina bere etorkizuna egileak asmo duen bortxarik gabe eraikitzeko eskubidea duena”.
Geroa Baik gonbita luzatu die artikuluaren egile den erreserbako generalari eta argitaratu duen blogaren argitaratzaile den Davila generalari ere, Nafarroako Gobernuari egiten zaion iraina ezabatzeko bai eta atzera egiteko eta egindako komentario horiengatik barkamena eskatzeko.
Zentzu honetan, nafar koalizioak ziurtatu du hitz hauek ez direla foru Exekutiboari iraina bakarrik, baizik eta, larriena dena, denok ezagutzen dugun emaitzekin pasa den maiatzaren 24ean libre eta demokratikoki hautestontzietan mintzatu ziren nafar hiritarrak gutxiesten eta mespretxatzen dituztela. “Geroa Baik ez du ez irainik ez eta injerentziarik ere onartuko Nafarroako Parlamentuko gehiengoak onartutako erabakiaren aurka”, azpimarratu du koalizioak, gaineratuz “armadak ezin duela parlamentuko demokrazia ordezkatu”.
Azkenik, Geroa Bairen aburuz gizarte honetan bakearen eta elkarbizitzaren bidetik aurrera egiteko beharra dagoenaren adibide bat besterik ez da hau.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.