Geroa Baik “erizaintza preskripzio” moduan ezagutzen den dekretuaren 3. artikulua kritikatu du gaur eta bere aldatzea eskatu dio Ministerioari, erizaintza jarduera gutxitzen duela eta osasun arreta eragozten duela iritzi baitu.
“Ez da onargarria sei urteko lanaren eta 90 zirriborroren ondoren, Ministerioaren eta Erizaintza Lanbidearen Mahaiaren arteko adostasunezko dekretua erdiestea, Lurralde arteko Kontseiluan dauden Osasun kontseilarien begi onez, eta Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzeko orduan 3. artikulua aldebakarreko moduan aldatzea”, balioetsi du koalizio nafarrak.
Ildo honetan, Geroa Baik bere gaitzespena azaldu du eta aldaketa hori kritikatu, bai eta erizaintza kolektiboari bere babesa eman “Ministerioaren aldetik bere mailaren gutxitzearen aurrean”. “Alde bakarreko aldaketa honek ez dakar susmo honik etorkizunean berriro ere PPk agintzen badu”, amaitu du Geroa Baik.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.