Geroa Baik autogobernuari eraso berri “onartezina” dela esan du eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen aldetik eragindako ekintza politikoengatik diren biktimen aitorpenaren eta ordainaren Foru Legeari jarritako helegitea.
“Rajoyren Gobernuak azken unera arte aprobetxatu du Nafarroaren autogobernua eta Nafarroako Parlamentutik datorren subiranotasuna erasotzen jarraitzeko”, azpimarratu du Koldo Martínezek Geroa Bairen parlamentu taldearen izenean.
Koalizioak salatu duenez, azken honekin 17 dira Rajoyren Exekutiboaren aldetik helegitea egin zaizkien nafar foru legeak. Gobernu horrek, Geroa Bairen iritziz, “autogobernuari eta Nafarroako Parlamentuari errespetu eza argia erakutsi du eta berzentralizatze eta arrabola prozesua egin du legegintzaldi osoan zehar”.
“Hau da UPNk koalizioa egin duen alderdiaren gobernua bai eta presidente batena, Mariano Rajoy alegia, erregionalistek berriro ere izendatzeko konpromisoa hartu dutena”, gaineratu du Martínezek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.