Martínez: "Geroa Bairen boto bakoitzak, Nafarroa defendatzen du"

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abe. 18a, 00:00

Koldo Martínez Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen zerrendaburuak gaur amaitzen den kanpainaren balantzea egin du prentsaurrekoan, ziurtatuz “Geroa Bairen boto bakoitzak, Nafarroa defendatzen duela”.

Martínezek gogorarazi du nafar koalizioak hautestontziekin duen zita honetara daramatzan programa oinarrien lau zutabeak honakoak direla: gizarte politikak, demokrazia eta gardentasuna, oroimena eta elkarbizitza, eta autogobernua. Azken hau dela eta, Kongresurako hautagaiak azpimarratu du “enplegua eta aberastasuna sortzeko bai eta gure baliabideak banatzea ahalbidetzen digun tresna dela”.

“Nafarroaren autogobernua eta bere adierazpen ekonomikoa, Hitzarmena alegia, hiritarren nahien araberakoa izan behar du, eta Geroa Bairentzat hiritargo hori beti izan da subjektu politiko propioa”, nabarmendu du Martínezek, gainera salatuz alderdi batzuek autogobernuaren inguruko bere diskurtsoa aldatu dutela kanpainan hauteskundeak gertu ikusita.

“UPN PPren eskutik doa, autogobernuarekin konpromisoa duela esanez eta Konstituzionalean 16 foru legeri helegitea egin dion bitartean. Ez gara fidatzen. Pedro Sánchezek, PSNren arabera nafar autogobernuaren zaindari handia, ez du Ximo Puig edo Susana Díazen aurrean defendatzen. Ez gara fidatzen. Eta ezin gara ezta ere autogobernuari buruz ia hitz egin ez duten beste batzuekin fidatu, agian bere iritzia Nafarroatik kanpoko zirkuluren batetan kontsultatu behar dutelako”, aipatu du Martínezek.

Arrazoi horiengatik, nafar koalizioaren hautagaiarentzat, “Nafarroarentzako politikak Nafarroan erabakiko direnaren ziurtasun bakarra Geroa Baik ematen du”. “Beharrezkoa da ahots tinkoa, autogobernuak nafarrei arreta hobe eta eraginkortasun gehiagorekin ematea ahalbidetzen duela. Ahots tinko hori Geroa Bairena da, maiatzean Nafarroan aldaketa nahia zentralizatu eta bideratu zituen indarra”, amaitu du Martínezek.

Geroa Baik kanpainaren hainbat datu zehaztu ditu gainera, hala nola gutxi gorabehera 9.600 kilometro ibili dituela, 23 ekitaldi politiko eta 12 prentsaurreko egin dituela, 3.500 kartel ipini dituela eta 60.000 liburuxka banatu dituela. Koldo Martínez gainera 5 debatetan egon da eta 15 elkarrizketa egin ditu.

Sare sozialetan egindako jarduera dela eta, bereziki Twitterren, nafar koalizioak 892 txio plazaratu ditu abenduaren 3az geroztik eta Martínezek 810.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!