Gazteok Baiko gazteek elkarretaratzea antolatu dute gaur Koldo Martínez, Daniel Innerarity eta Uxue Barkosekin, Geroa Baiko kideek gazteek nafar koalizioarentzako duten garrantzia eta zeharkako izaera agerian uzteko. Bertan, Gazteok Baiko gazteek duten konpromiso politikoa nabarmendu dute.
Daniel Innerarity Kongresurako Geroa Bairen zerrendan bigarrenak azpimarratu duenez, “gaztea izatea ez da freskoa izatearen sinonimoa ez eta positiboa ere”, eta Nafarroan formakuntza politikoa eta kultura politikoa sustatzearen garrantzia nabarmendu du. “Garrantzitsua da gazteria politikan prestatua egotea eta ez esloganak esatera mugatzea; paktuaren eta elkarrizketaren kultura politikoa beharrezkoa da”, esan du.
Bere aldetik, Uxue Barkos diputatu ohiak ziurtatu du Madrilen burutzen den lana funtsezkoa dela nafar guztion interesentzeko eta beharrezkoa dela Estatuko eztabaida orokorretan “zeharo nafarra den ahotsa entzutea, Nafarroa defendatuko duen eta berari bakarrik erantzungo dion ahots anitza”. “Gobernu zentralak Auzitegi Konstituzionalean Nafarroako Parlamentuak onarturiko 16 legeri helegitea jarri die. Hori da Mariano Rajoyren gobernuak gure autogobernuari dion begirunea”, kritikatu du.
Zentzu honetan, Koldo Martínezek, Diputatuen Kongresura Geroa Bairen hautagaiak alegia, autogobernuaren defentsan bere konpromisoa agertu du eta etorkizuneko gizartearentzat honek duen garrantzia azaldu du. “Autogobernua Nafarroa egituratzea ahalbidetzen duen tresna da: gure baliabideak banatzea politika sozialetan, Hezkuntzan edo Osasungintzan inbertitzea”, ziurtatu du Martínezek, nafar koalizioak gazteriari zuzenduriko enplegu, etxebizitza edo berdintasun arloetan bere programan daramatzan neurri zehatzak azalduz.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.