Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen zerrendaburu Koldo Martínezek astelehen arratsalde honetan Zizur Nagusian egin den ekitaldi politiko batetan parte hartu du, koalizioaren kanpaina ekitaldien baitan.
Bere hitzaldian, Koldo Martínezek nabarmendu du azken legegintzaldian Nafarroak finantzaketa gaitasuna galdu duela, “eta UPNk ahalbidetu duela”. “Azken 4 urteetan 771 millioi euroko finantzaketa gaitasuna galdu dugu. 2010ean Estatuari 236 milioi euro ordaintzetik gaur 585 milioi ordaintzera pasa gara. UPNk interesak ordaindu beharreko zorra utzi baitigu… eta interes horiek 41 milioitik 107ra pasa dira. Eta UPNk, PP eta PSOErekin batera, Konstituzioaren 135. artikuluaren aldaketa onetsi zuelako, onartutako defizita mugatzea ekarri duelarik.
Koldo Martínez, datu horiek nabarmendu ondoren, Foru Gobernuak prestatu duen erreforma fiskalari UPNk eta PSNk egiten ari dizkioten kritikek zentzurik ez dutela esan du. Finantzaketa gaitasun horren galera orekatu nahi duen erreforma fiskala, eta “soziala sendotzeko fiskalitatea hobetu” nahi duena.
“Kutxa hutsik utzi ondoren, UPN sumindu egiten da erreforma fiskalak hilabetean 50 euro gehiago ordaintzea dakarrelako urtean 50.000 euro irabazten dutenei. PPren politiken erruz, koalizioan doazenekin hain zuzen ere, hilabetean 50 eurorekin bizi behar duten familiak daude”, azpimarratu du Martínezek.
“Kongresurako hautagaiak esan duenez egungo Foru Gobernua “Nafarroa osoaren Gobernu Soziala” dei daiteke, “denontzako gobernua baita eta bereziki soziala den gobernua”. Martínezentzat, “langabezia, hezkuntza, osasungintza, krisialdiak atzean utzi dituenak eta eskuineko politikek erreskatatzen jakin ez dituztenak” dira egungo gobernuaren kezkak.
Datorren legegintzaldiari eta hitzarmenaren negoziaketari begira, Martínezek esan du “jarrera sendoa eta serioa behar dela, gure hitzarmenean hamarren bat behera 60 milioi euro direlako. 60 milioi euro menpekotasunari diru laguntzen ia erdia dira. 60 milioi euro ospitaleetako oheak dira, osasun zentroetan medikuak, irakasleak, enplegua… Gehiegi da jokoan jartzeko”, ondorioztatu du.
“Hauteskunde hauetan asko dugu jokoan, Nafarroa Osoaren Gobernu Sozial honek nahi dugun Nafarroa eraikitzeko behar dituen tresnak edukitzea hain zuzen ere”, azpimarratu du Martínezek, gaineratuz tresna horiek hoberen defendatu ditzakeena “Gobernu horren sorreraren erdian zegoena dela, hau da, Geroa Bai”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.