Uxue Barkosek, Kongresuak Geroa Baiko diputatu ohia eta Koldo Martínez, datozen hauteskunde orokorretan nafar koalizioaren hautagaiak hauteskunde kanpaina hasi dute gaur Geroa Bairen egoitzan koalizioaren hamarnaka zale eta militanterekin egin den ekitaldi batetan. Ekitaldiaren baitan kanpaina irudiak agertu dituzte, Foruetan eta Geroa Baik Kongresura eramango duen taldean oinarritzen direlarik, bai eta leloa ere: Defiende Nafarra, Nafarron Hitza Madrilen. Oso era grafikoan Uxue BArkosesk lekuko bat eman dio Koldo Martínezi egindako lanaren eta egiteko dagoenaren sinbolo moduan.
“Gezurra dirudi, baina guretzako egun bat gehiago dirudi ia. Geroa Bain ez gara gaur lanean hasiko ez baitiogu lan egiteari utzi, Uxuerekin batera, Madrilen Nafarroaren ahotsa entzuten hasi zenetik. Uxuek bidaia egin zuen Nafarroatik Madrilera denok berarekin eramateko. Bere ilusioarekin, bere indarrarekin, denok ordezkatzen gintuela nabaritu genuen. Nafar guztion ahotsa izan zen”, nabarmendu du Martínezek.
“Orain Uxuek hemendik laguntzen gaitu, ardura gorenetik. Bidaia horrek etxera bueltan ekarri du. Orain hemen dugu Uxueren lekukoa eta Nafarroa defendatzeko korrika jarraituko dugu. Guk egin dugu lasterketa hori: Nafarroatik Madrilera, Madriletik Nafarroara, eta berriro Madrilera goaz korrika. Besteak… zer lasterketa ari dira besteak egiten? Batzuek ez dakite nora doazen ere. Besteak orain datoz korrika Nafarroara Madriletik botoren bat edo beste jasotzen saiatzera. Besterik ez” gaineratu du Martínezek.
Kongresurako Geroa Baiko hautagaiak gogora arazi izan nahi du “Nafarroak asko duela jokoan legegintzaldi honetan”. “20ean bost diputatu hautatzen ditugu, baina ez dugu Mariano, Pedro, Pablo, Albert edo Albertoren arteak aukeratuko. Nafarroa guztian Kongresuan ordezkatu dezaketen bost pertsona, edo eserleku bat eta inbestidurarako zenbaki bat besterik ez izan daitezkeenak”, azpimarratu du Martínezek, gaineratuz Geroa Baik “ez duela alderdi batentzako gehitzen, Nafarroarentzako ez beste” baizik.
Martínezek nabarmendu duenez, Hitzarmen Ekonomikoa defendatzeko beharra dugu datozen asteetan hasiko den legegintzaldian, Konstituzioa erreformatuko dela dirudien legegintzaldia Hitzarmenaren deuseztapena eskatzen duten ahotsen aurrean. “Gure autogobernua eraginkorra, solidarioa, arduratsua eta soziala da. Gure autogobernua eta gure Hitzarmena gure lehentasunak aukeratzea ahalbidetzen diguten tresnak dira eta, horregatik, zerbitzu publiko onak ditugu gaur”, gaineratu du Martínezek.
Geroa Bairen hautagaiarentzako, “Nafarroak ez du UPNk PPrekin ituna egitea merezi, murrizketena, pribatizazioena, Mozal Legea edo LOMCE, edo Ciudadanosen beharra edukiko duen PP batekin, Gure hitzarmenarekiko zeharo aurkako den alderdi baten beharra alegia”. “Ez du merezi ere PSNk autogobernua defendatzen duela esatea. PSN Susana Díazen, Ximo Puigen edo Pedro Sánchezen PSOE da eta horiek Nafarroara datozenean soilik defendatzen dute autogobernua”.
“Nafarroak merezi duena da Madrilen denon Nafarroa defendatzea. Hiritarrak siglen gainetik daudela ulertzen duen Nafarroa eta elkarrizketari, itunari eta etikari balioa itzuli dion aldaketa ereduaren aldeko apustua egin duena”, amaitu du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.