Ximo Puig eta Francisca Armengolek autogobernuaren kontra egindako adierazpenak gaitzetsi ditu Nafar Parlamentuak

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urt. 12a, 00:00

Nafar Parlamentuaren mahaiak alderdi guztien adostasunarekin onartu du Adierazpen Instituzionala. Proposamena Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda Ezkerrarena izan da, eta testuan, Ximo Puig Valentziar Presidentearen hitzak eta Francisca Armengol Baleareetako Presidenteak egindako deklarazioak gaitzesten ditu, Nafar autogobernuaren kontrako erasoak direla adieraziz.

“Honako hau, beste pauso bat da PSOE, PP, UPyD eta Ciudadanosen ordezkari politikoek nafar zerga eta finantza sistemaren aurka egindako etengabeko adierazpenen ildoan. Argudio faltsuez baliatzen dira, abantailatsua edo insolidarioa dela diote” azpimarratzen du adierazpenak.

Nafar Parlamentuaren mahaiak, aho batez onartu du “ordezkari instituzional hauei eskatzea Nafarroako herritarrei dagozkien eskubideak errespeta ditzaten. Era berean, honako adierazpen hau aipatutako karguei helaraziko zaiela adostu da.

Nafar Autogobernua eta finantzaketa sistemaren inguruan gertatutako polemika hau Puigek egindako finantzaketa autonomiko berri baten proposamen batekin hasi zen, ondoren Armengol adierazpen horiek bere eginez. Baleareetako Presidenteak finantzaketa sistema honen aldeko frontea egitearen alde egin zuen gainera.

“Balearreetako Presidentaren babesa izan zuen Valentziar Preidentearen ekimen honek, berdintasuna lortzeko saiakera baino gehiago, uniformetasuna lortzeko era bat dirudi, Nafar eskubideak ezabatzeko modu bat”.

“Mezu hauei begira, komenigarria da hitzarmen ekonomikoa solidarioa dela gogoraraztea. Eta zentzu honetan, garrantzitsua da azpimarratzea, Nafarroa erregimen orokorrean egongo balitz, gaur egun baino gutxiago ordainduko lukeela, Barne Produktu Gordinaren ehuneko 1,4 hain zuzen (gaur egun ehuneko 1,6a ordaintzen du, 616 miloi euro).

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!