Geroa Bairen Kontseilu Nagusiak datozen hauteskunde orokorretarako programa onartu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko aza. 28a, 00:00

Geroa Baiko Kontseilu Nagusiak, koalizioaren organo gorenak alegia, koalizioak datozen hauteskunde orokorretan Kongresura eramango duen programa onartu du. “Nafarroarengatik eta Nafarroaren alde batzeko planteatzen den programa bat, ez besteek egiten duten moduan alderdi zehatz batentzako batzeko aritmetikan”, azpimarratu du Koldo Martínezek, Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak.

Geroa Baik datorren legegintzaldian zehar bere lana oinarrituko duen lau funtsezko zutabetan oinarritzen da programa: politika sozialak, demokrazia eta gardentasuna, oroimena eta elkarbizitza eta autogobernua. Zentzu honetan, programaren helburua, Martínezen arabera, “azken legegintzaldian jasan den atzerapen sakonari buelta ematea da”. “Geroa Baik zerbitzuetan eta eskubide sozialetan galdu dena berreskuratzeko gehitu nahi du, bai eta Nafarroaren eskubideak subjektu politikoa den heinean, gizarte osoaren eskubide demokratiko eta elkarbizitza baloreak”, ziurtatu du Martínezek.

Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak, estatuko alde guztietako esparru politikoetatik autogobernuari egiten ari zaizkion erasoak kritikatu ditu. “Geroa Bai bere politika guztia Nafarroan erabakitzen duen indar bakar moduan aurkezten da. UPNk zin du horrela bere burua aurkeztu PPren eskutik joanda eta biak Ciudadanosek baldintzatuta egonik. Ezin du PSOEk egin, egun batean gauza bat baitio eta hurrengoan bestea eta ondoren edozein lurralde buruzagi dator hirugarren bat proposatzera”, ziurtatu du Martínezek.

Politika sozialen inguruan Martínezek aurreratu du Geroa Baik “azken legegintzaldian zerbitzupublikoetan egindako murrizketak atzera bueltan egiteko” lan egingo duela. “Lan erreforma bertan behera uzteko indarrak batuko ditugu, bai eta lan merkatuari buruzko lege berri aurrerakoi bai sortzeko. Gizarte Segurantzaren kudeaketa eta langabezia laguntzak eta subsidioak Nafarroari transferitzearen aldekoak gara. Programan gazte enpleguari edo lehen sektoreari buruzko neurri zehatzak jasotzen dira”, aipatu du nafar koalizioaren zerrendaburuak.

“Demokrazia erreala, eraginkorra eta sakona izateko, elkarbizitzaren baloreen aldeko apustua da gurea, jatorri politikoa duen edozein bortizkeriaren biktimen aitorpena, datorrela datorren tokitik, eta Oroimen kolektiboa berreskuratzeko neurri argiak”, amaitu du Martínezek.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!