Lizarrako Udalak elkarretaratze bat antolatu du Manu Ayerdi Lehendakariordearekin

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko aza. 17a, 00:00

Ricardo Gómez de Segura (Geroa Bai), Lizarrako Udaleko Industria, Berrikuntza eta Enplegu zinegotziak elkarretaratzea antolatu du Ekonomia Garapenerako Lehendakariorde Manuel Ayerdirekin, Nafarroako Gobernuak “urte hauetako ekonomia zuzenduko duten ildoak azaltzeko” helburuarekin eta, aldi berean tokiko administraritzek “gure kezka, arazo eta ekimenak aditzera emateko Foru Exekutiboari”, Gómez de Segurak azaldu duenez.

Manu Ayerdirekin batera Pilar Irigoyen Ekonomia Politikarako Zuzendari Nagusia, Lizarrako alkate Koldo Leoz eta Ricardo Gómez de Segura egon ziren. Enpresarien elkarte, enpresa eta erakunde publikoen aldetik, Laseme eta Aegran, Renolit, Unice, Cebi, Kemira, Grupo Esparza, AutomóvilesMarco eta Tenerías Omega, Cemitec eta FundaciónL’Urederra, Jurramendiko Mankomunitatea, Nekazal Garapenerako Zentroa (TEDER), Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta Enplegu eta Garapenerako Unitateak, Politeknikoko eta Lizarrako Udaleko Tailer Eskolako zuzendariak, Lizarrako Merkatarien Elkartea eta Lizarraldeko Turismo Kontsortzioa, Lizarrako Udaleko Industria Batzordeko gainontzeko kideak, Aiegi eta Villatuertako alkateak eta UGT, CCOO eta LABeko ordezkariak.

“Desindustrializazioaren, lanpostu galeraren eta hiri honek jasan duen dekadentziaren bide negatiboa amaitzeko itxaropen osoa dugu, bai eta une hau inflexio puntua izatea, Gobernuaren politikek lurraldeari kohesioa emateko eta dena Iruñean ez zentralizatzeko”, azpimarratu du Gómez de Segurak.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!