Jokin Castiella: "Gaur inoiz baino gehiago argi daude Gobernu honen lehentasunak"

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko aza. 18a, 00:00

Jokin Castiella, Geroa Bai parlamentari taldeko Ogasun eta Finantza Politikarako eledunak ziurtatu duenez “behin eta berriro, solidaritate hitza letra larritan idatzi behar da Gobernu honetaz hitz egiterakoan”.  Gobernuak aurkeztutako aurrekontuen aurreproiektuari buruz azpimarratu du Eskubide Sozialen Departamentua dela igoera handiena erregistratzen duena (ehuneko hamar bat baino gehiago) Osasun Departamentuak (ehuneko ia seiko igoera) eta Hezkuntza Departamentuak (ehuneko ia 5ekoa) jarraituta.

Alor hauek gastu publiko gehiena biltzen dute, “erdia baino gehiago hain zuzen”. Castiellak dioenez,  “arduraz egindako ekimena da hau, gaur egun premiazko erantzuna behar duten biztanleei zuzendutakoa”.  Castiellak, “esfortzu handia egin dela” azpimarratu du, “aurreko legealdietako gastu berberarekin planteamendu berria” egin delako. Gainera, “denbora oso laburrean lortu dela” esan du, “Gobernuak bere burua finkatzeko epe laburra izan duela kontuan hartuz”.

Castiellak aurrekontu hauetan “adostasuna” egotea desiratu du, “errealistak eta Nafarroaren beharrei erantzuna emateko egokiak direlako”. Gainera, nabarmendu duenez,  “proposamenak jaso eta eztabaidatzeko garaia dator orain eta horretarako epeak jarrita daude jada”. Horren inguruan, alderdiei eskatu die “Geroa Baik jardungo duen zintzotasun eta eskuzabaltasun  berbera izan dezatela.

Azkenik, ziurtatu du “lehentasunei arreta ematea dela helburua; sozialki asmo handikoak izateari utzi gabe, errealistak diren aurrekontuak, eta haiei aurre egiteko beharrezkoa den erreforma fiskala gauzatzea”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!