Geroa Baik bere kondenarik sakonena erakutsi nahi du Parisen ostiral gauean gertatutako atentatuaren aurrean. Edozein atentatu terroristak merezi du, beti merezi izan duen bezala, gure mespretxurik borobilena. Hiritargoaren kontrako atentatu bat da, giza eskubideen kontrakoa, eta hiritargoak ez du zer ikusirik Estatuek har ditzazketen erabaki militaristekin, holako ekintzak ontzat ematen dituztenek besterik esaten badute ere.
Geroa Baik, era berean, Frantziarekiko eta bertako biztanleria osoarekiko bere elkartasuna erakusten du. Gure lurrak ere hainbat urtez terrorismoa jasan du eta ongi daki holako erasoek zer nolako sufrimendu eta oinaze sortzen dituzten.
Geroa Baik nafar hiritargoari, gizarte bezala duen heldutasunaz, holako ekintzak direla eta, inongo kolektibitaterik estigma ez dezan eskatzen dio. Ekintza hauek inolako erlijioaz harremanik ez dutelako eta beren fanatismoa ez ezik, beste inor ordezkatzen ez duten fanatiko erradikal batzuenak ez direlako.
Aldi berean, nafar koalizioak antimilitarismoaren eta bortizkeria bideen gaitzespenaren alde egingo du berriro, datozela datozen tokitik, nazioarteko gatazkak konpontzeko. Bortizkeriak bortizkeria gehiago besterik ez dakar, eta horregatik Geroa Baitik irtenbide baketsu eta elkarrizketaren bidetik egindakoen alde egiten dugu, bai eta nazioarteko kooperazioaren alde ere sektore jakin batzuen erradikalizazioa ekiditeko modu bezala.
Halaber, Geroa Baik bihar Nafarroako Gobernuak, parlamentuan ordezkaturik dauden indar politikoak eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak deituriko elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea luzatu die hiritarrei, 17:30etan Nafarroako Jauregi parean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.