Geroa Baik Hitzarmena jasaten ari dituen erasoetatik defendatu dezala eskatu dio Foru Parlamentuari

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko aza. 13a, 00:00

Geroa Baik Hitzarmena jasaten ari dituen eraso ezberdinetatik defendatu dezan eskatu dio Foru Parlamentuari Ganberan mozio baten bidez, Gobernuari eskatuz autogobernuaren eta Ogasun propioaren defentsa egin dezan eta Nafarroatik kanpoko foroetan hartzen diren erabakiak ez onartzeko konpromisoa eskatuz gainontzeko alderdi politikoei.

Parlamentu taldeko eledun eta Geroa Bairen Kongresurako zerrendaburu Koldo Martínezek eta Patxi Leuza parlamentariak ekimen hau aurkeztu dute, nafar koalizioa kezkaturik baitago Nafarroarentzako arrisku asko ekar dezakeen legegintzaldi baten aurrean. “Autogobernua da zertan gastatzen dugun erabakitzea ahalbidetzen diguna: zenbat inbertitzen dugu Ogasunean, zenbat inbertitzen dugu Hezkuntzan, nola sortzen dugun enplegua… Hitzarmena ez da paper hutsa: sozialak izateko gure modua da, aberastasuna sortzekoa eta banatzekoa. Hori da autogobernua. Ez da pribilegioa: eskubide bat da. Ez da antidemokratikoa: sakonki demokratikoa eta sakonki soziala eta solidarioa da”, azpimarratu du Martínezek.

Kongresurako hautagaiak gainera koalizioaren kezka agertu du, Hitzarmenari egindako erasoak bai susperraldian dauden alderdien aldetik, “berdintasunaren bandera daramatenak eta beherako uniformetasunaren alde daudenak”, bai eta ministro, komunitate autonomoetako presidenteen edo PSOE eta PPko lider nazionalen aldetik ere.

“PP horrekin doa UPN. Eta UPN PP horrekin doa jakin gabe, nahiz eta sumatu dezakegu, Rajoyk Ciudadanosen laguntza beharko duela presidente izateko. Atzo Radio Euskadin Garicanok esan zuen bere helburua forutasun aztarna txikiena ere deuseztatzea zela. Edo Esparza ez da ohartu edo ez du ohartu nahi”, ziurtatu du Martínezek. PSOEri dagokionez gaineratu du nahiz eta Pedro Sánchezek hitzarmena eta autogobernua defendatzen duela esan Nafarroara bisitan datorrenean, “ez duela bere militanteen aurrean egiten Sevillan, Madrilen edo Balentzian, Hitzarmena erasotzen dutenak hain zuzen ere”.

“Geroa Bai da, esan behar, bere erabaki guztiak Nafarroan hartzen dituen eta orokorretara aurkezten den alderdi bakarra. Besteak ez: besteek Madrilen hartzen dituzte erabakiak, Madrilentzako bakarrik pentsatuz. Besteek Madrilen pentsatzen dute eta nafarrentzako erabaki baina nafarrik gabe. Eta hirugarren bide bat dago, gurea alegia: Nafarroan pentsatu, Nafarroarentzat eta Nafarroatik”, amaitu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!