Iruñeko Geroa Baik bere poztasuna agertu du, Iruñeko Udalak hiru Hello haur eskolen kudeaketa zuzena egiteko akordioa babesten duen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak gaur aditzera eman duen erabakia dela eta.
Nafar koalizioaren udal taldearentzat, Hello eskolen kudeaketa zuzenera aldaketa, UPNk helegitea egin dion Udalbatzako akordioa alegia, “Iruñeko hiritarrekiko erabaki politiko arduratsua eta konpromisoduna” izan zen. “Gai honen atzean benetan dagoena, zerbitzu publiko baten kudeaketa ulertzeko bi modu ezberdin dira”, azpimarratu du Geroa Baik.
“Hello haur eskolen kudeaketa zuzena udalaren gain hartzeak, kudeaketa publikoarengan zintzoki sinestea da, bai eta haur hezkuntzarengan lehen ziklotik”, amaitu du koalizioak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.