Koldo Martínezek Sakana bisitatuko du ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mai. 11a, 00:00

Ostiral honetan Sakana izango da protagonista Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko eledun Koldo Martínezek asken asteotan egiten ari duen bisita eta hitzaldi errondaren baitan. Pasa den ostiralean, Martínez Erriberako udalerrietan egon zen, hala nola Tutera, Ribaforada edo Arguedas.

Koldo Martínezek Foru Komunitateko eskualde ezberdinetako errealitate sozial eta politikoa lehen eskutik ezagutzeko egiten ditu bisita hauek, horrela Parlamentura hiritarren beharrizanei erantzungo dieten ekimenak eramateko. Era berean, eta Kongresurako hautagai moduan, koalizio honek datorren legegintzaldian Madrilera eramango duen hauteskunde programa lantzeko ekarpen ugari ari ditu jasotzen.

Eguneko agenda

Koldo Martínezek lehenik Nafarroan esnearen sektoreko puntako enpresetako bat bisitatuko du, Lacturale hain zuzen ere. Hein batetan kooperatiba ereduekin zuzentzen ari den sektore honek igarotzen ari dituen zailtasunen gaineko kezkak ardaztuko du enpresako zuzendaritzako arduradunekin egingo duen bilera. Bisitaldia bihar 10:30etarako dago prestatua.

Ondoren, Martínez Altsasuko Josefina Arregi zentro psikogeriatrikora joango da. Zentro honek egiten duen arreta lana erreferentea da bere alorrean, eta Koldo Martínezek osasungintza alorrean era profesionalean aritu da lanean. Bisita, nahitaezkoa bi arrazoiak medio, 12:30etatik aurrera izango da. Zentroan, bertako gerente Javier Saenzekin egingo du bilera.

Koldo Martínez Altsasuko alkate Javier Ollorekin elkartuko da gero, zeina juxtu egun hauetan udalerriko enpresekin bilera ugari egiten ari ditu. Martínez eta Ollok lan bazkaria egingo dute.

Arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Koldo Martínezek Altsasuko Gure Etxean elkarretaratze irekia egingo du, bertaratu nahi duenarekin Nafarroako Gobernu berriaren lehen ehun egunen inguruan arituko delarik, eta Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen kandidaturaren oinarriak azalduko ditu.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!