Geroa Baik Oroimen Historikoaren Legea garatzea eskatu dio Gobernu zentralari

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko api. 11a, 00:00

Geroa Baiko parlamentaria María Solanak Oroimen Historikorako Legearentzako “diru ematea bertan behera uztea” salatu du, bai eta ziurtatu berriki onartu diren “Estatuko Aurrekontu Orokorretatik deuseztatu dela”.

Solanak “errespetua” eskatu du “Gerra Zibilean eta geroztik ere jazarpena eta bortizkeria jasan zuten familien itxaropena irudikatzen duen” Legearekiko, “Alderdi Popularraren gehiengoarekin hutsik eta indargabeturik” geratu dela salatuz.

Bestalde, “egun Aurrekontuetan Francisco Franco Fundazioarentzako 150.000 euroko diru-laguntza” dagoela deitoratu du parlamentariak, “aurrekontu ezagatik euren senitartekoen gorpuak lokalizatu ezinik dauden familientzako iraina” dela esanez. Horregatik parlamentu taldeak Estatuko Gobernua premiatu du Fundazio honi diru-laguntza kentzeko.

Azkenik, “biktimen oroimena berreskuratzeko Nafarroako Gobernuaren konpromisoa” oso positibotzat jo du Solanak, bai eta garrantzia eman “senideen kolektiboetatik azken urteotan egindako lanari”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!