Koldo Martínezek, Geroa Baik Kongresuan defendatuko dituen zortzi konpromisoak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko api. 11a, 00:00

Koldo Martínez, Kongresurako Geroa Baiko zerrendaburua datozen hauteskunde orokorretan, Estatuko ganbera honetan koalizio nafarrak defendatuko dituen zortzi konpromisoak aurkeztu ditu gaur:

1.- Nafarroa, bere etorkizunaren alde borrokan. Madrilen zure ahotsak gure beharrizanak defendatuko ditu bertan, eta hiritarron xedeak betetzeko beharko ditugun autogobernuaren tresna guztiak edukitzeko borrokatuko du.

2.- Nafarroa anitz eta desberdina. Nafarroaren ahotsa ez da monolitikoa, kolore eta xehetasunez beterik dago. Nafar hiritarron interesak era askotakoak dira, eta entzute aktibotik bere aniztasunarekin Estatuko Gorteetara eraman behar dira, eragiten diguten erabaki asko hartzen baitituzte.

3.- Nafarroa, aldaketan murgildurik. Foru Gobernuak, adostasunaren, akordioaren eta elkarrizketaren emaitza denak, lantzen ari garen aldaketa politikoaren baloreak adieraziko dituen ahotsa behar du. Gobernu zentralak behar duen aldaketa eredu hori eramango duen ahotsa.

4.- Garaien abangoardian dagoen Nafarroa. Gure komunitatea, ez daukat zalantzarik, gizarte politiketan, pertsona behartsuenen arretan eta zerbitzu publikoetan erreferente izango da. Eta horri garrantzia eman behar zaio eta Madrilen defendatu.

5.- Zure ahotsak kontzientzia izango du. Krisialdiaren eraginak eta Oroimen kolektiboari errespetua gure lehentasunak izan behar dutela jakingo dugu. Ezin baitugu amankomuneko etorkizun bat eraiki inor atzean utziz.

6.- Zure ahotsa argia izango da. Gardentasun eta etikatik, Madrilera eramango dugun denon ahotsa eraikiko dugu. Aldaketaren alde, elkarrizketa eta adostasun ereduaren alde, eta autogobernuaren eta elkartasunaren alde ere apustu egingo duen ahotsa.

7.- Zure ahotsak izaera edukiko du. Garrantzi handiko une honetan, Geroa Bairen ahotsak Nafarroa eta bere hiritarrak bakarrik defendatuko ditu, esklusiboki. Kanpoko inposiziorik gabe. Zure ahotsa hemendik iritsiko da Madrilera, Nafarroako hiri eta herri bakoitzetik, iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera.

8.- Zure ahotsa irmoa izango da. Zure ahotsa irmoa izango da. Legegintzaldi hau erabakigarria delako, eta horretan zehar Administraritzen arteko harreman marko berriak eraiki nahi ditugulako, Nafarroak bertan egon behar du bere erakundeak defendatzen. Besteekiko elkartasunez, eta aldi berean gure sistema zuzena denaren eta murriztu behar ez denaren uste osoarekin.

Martínezek gainera, zortzi konpromiso hauek eta hautagaiaren egunerokoa jasotzen dituen www.koldomartinez.com web orrialdea aurkeztu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!