Geroa Baik Erreforma Fiskala solidarioa eta orekatua dela defendatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko api. 11a, 00:00

Jokin Castiella, Geroa Bai parlamentu taldeko Ogasun eta Finantza Politikarako eledunak ziurtatu duenez, erreforma fiskala “Nafarroako errealitatearekiko sentikorra da, gure lehentasunekin bat datorrena bai eta legegintzaldi honen hasiera egituratzen ari duten arlo sozialeko politikekin ere”.

Castiellak “nahitaezkoa” deritzo “zerga bilketa mantentzea kohesio sozialerako printzipio utziezina baita”. “Garapen ekonomikoa bultzatzeko, baina batez ere zerbitzu publikoak mantentzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak ekarriko dituen zerga bilketa bermatu behar dela” ziurtatu du.

Erreforma honek, Castiellaren arabera, “progresibotasuna, estaldura eta hedadura printzipioak errespetatzen dituen eredu” bati erantzuten dio, “banatze orekatu” baten alde eginez, “errenta baxu eta erdi-baxuen onuran egiten baitu”. Zentzu honetan, Geroa Baiko parlamentariak “nafarren %62ak orain arte ordaintzen zutena edo gutxiago ordainduko dutela” dioen datua nabarmendu du.

Geroa Baiko parlamentariak amaitu du esanez “erreforma arduratsua eta solidarioa dela, egungo egoera ekonomikoarekin bat datorrena” eta “baliabide propioen kudeaketak bereziki arduratsu eta errealitatearekiko kontziente izatea” eskatzen duela.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!