Zizur Nagusiak '2015-2019 Aurrerapenerako Akordioa' auzkeztu du, gizarte politika eta gardentasunean oinarrituz

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mar. 11a, 00:00

Zizurko Geroa Bai, EH Bildu, Zizur Unido eta Tu impulsAS Zizurek ‘2015-2019 Aurrerapenerako Akordioa’ aurkeztu dute gaur goizean, gizarte politika eta gardentasunean oinarrituriko dokumentua, lau indarrek izenpetu dutelarik eta datorren legegintzaldian Geroa Bairen gobernu taldeak garatuko duen programaren oinarri.

Geroa Baiko alkate den Jon Gondánek gaur goizean azpimarratu duenez “ez da minimo akordioa” eta ziurtatu du akordioa “funtsezkoa dela gobernu talde egonkorra edukitzeko, Zizurko hiritarren interes orokorrak lehenetsiko dituena denontzako onura lortzeko”.

Aurrerapenerako Akordioak jasotzen dituen 100 neurri baino gehiagoren artean, egungo hiritar ordenantza bertan behera uztea nabarmentzen da (jada gauzatutako neurria), bai eta Mugikortasun Plan baten garapena, bizi bide eta bide natural sarearen plan bat sortzea, partaidetza tresna telematikoak garatzea, pribatu egin diren zerbitzuen birmoldaketa, udal ludoteka berri bat eraikitzea, Gaztedi Plan bat lantzea, berdintasun arloan ekimen alor berriak bultzatzea, babestutako enplegu sozialaren hedatzea, autoenpleguaren sustapena, tokiko merkataritzaren suspertzea, kirol instalazioen zaharberritzea, eskalada-murru bat instalatzea, euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantzaren gaurkotzea edo sektore kontseiluen garapena.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!