Koldo Martínezek Ribaforadan hizketaldi batetan parte hartuko du bihar eta Sartagudako oroimenaren parkea bisitatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 29a, 00:00

Koldo Martínez, Geroa Bairen Kongresurako hautagaia datozen hauteskundeetan, hizketaldia eskainiko du bihar, urriak 30 20.00etan Ribaforadako Kultura Etxean. Elkarretaratzea koalizioak Nafarroako gune ezberdinetan egiten ari dituen hitzaldien baitan kokatzen da, Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau indarrek izenpetutako Programa Akordioa azaltzeko helburuz, bai eta nafar koalizioak hauteskunde orokorretara aurkeztuko duen hauteskunde programaren oinarri eta ildoak aurreratzeko ere.

Martínezek, Geroa Baiko parlamentari María Solana eta koalizioaren zinegotzi Ribaforadan Rafa Eraso izango ditu lagun hitzaldian.

Aurretik, Koldo Martínez 12:30etan Sartagudako Oroimenaren Parkera bisita egingo du, Nafarroako fusilatuen omenaldi moduan. Tuterako alkate Eneko Larrarterekin ere lan bazkaria egitea aurre ikusten da, eta ondoren eskualdeko nekazari eta abeltzainei bisitak haien kezka eta beharrizanak ezagutzeko.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!