Geroa Baik “tamalgarria” deritzo Rajoyk Gobernura iritsi zenetik egin duen politika

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 26a, 00:00

Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok ziurtatu du, azken Ministro Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan Gobernuko presidente Mariano Rajoyren hitzak entzun ondoren, tematzen bada ere “legegintzaldi hau murrizketengatik, berzentralizazioarengatik eta eskubide sozial zein lan eskubideen galera eta deuseztapenagatik pasako dela historiara”. “Horrek ezberdintasunaren hazkunde esponentziala eta zigor gogorra ekarri dio klase ertain eta langilegoari”, azaldu du.

Serrano Izkok halaber esan du Rajoyren diskurtsoa “autokonplazentziazkoa eta errealitatetik erabat urrun” dagoela, aurpegiratuz enplegua, hazkuntza edo konfiantza darabiltzala ahotan “langile txiro kopuruak gora egiten duen bitartean eta kalitatezko enplegua suntsitzen jarraitzen den bitartean lan ezegonkor, aldi batekoa eta denbora zatikoa denarekin ordezkatuz, PPk onartu zuen lan erreforma dela eta”.

Nafar diputatuak alderdi hori salatu du “bere gehiengo osoa, ezberdintasuna sustatzen duen eredu ekonomiko tamalgarria ezartzeko erabiltzen duelako”, bai eta galdetu “nola egon daitekeen edonor harro krisialdia gainditzeagatik hiritarren zati handi bat amildegi ertzean utzi ondoren edo baldintza zeharo txarretan eta 2008an krisialdi ekonomikoa etorri zenean baino baldintza erabat okerragoetan”.

Serrano Izkok kritikatu duenez Rajoyk “inongo errurik ez zutenei ordainarazi die krisialdiaren prezioa, bitartean banku eta kutxak erreskatatu dituelarik” eta aurpegiratu dio “orain legegintzaldia amaitzear denean ari dela keinu eta sinesgarritasun urriko promesak egiten, egia den gauza bakarra, bere hauteskunde programa sistematikoki bete ez duela denean”.

Era berean, Geroa Baiko diputatuak azpimarratu du “Rajoyk, inmobilismoan tinko eta don Tancredoarena egiten espezialista, gai garrantzitsuak utzi dituela egiteke, hala nola: Alderdi Popularra inguratzen dituen ustelkeria kasuak, Kataluniako egoera edo ETAren jarduera eten ostean normalizazio prozesua”.

Serrano Izkok ere ohartarazi du “PPk hasi duen prozesu berzentralizatzaileak nafarron ongizaterako dakarren arriskua, estatuko oinarrizko araudia aldatzen ari baita, gure autogobernua kolokan jarriz”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!