Geroa Baik ohartarazi du “PPk politika tamalgarria egiten ari duela lan arloan pentsioak eta Gizarte Segurantza arriskuan jarriz”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 27a, 00:00

Geroa Baiko diputatu eta Kongresuko Gizarte Segurantza eta Enplegu Batzordeko eledun Bixente Serrano Izkok ohartarazi du gaur “Alderdi Popularrak politika tamalgarria egiten ari duela lan arloan, pentsioen jarraipena bai eta Gizarte Segurantza sistemarena ere arriskuan jarriz”.

Serrano Izkok so egin dio zehazki urteko lehen bederatzi hilabeteetan Gizarte Segurantzak duen 5.563 milioi euroko defizitari, Barne Produktu Gordinaren %0,52 alegia. Datu hau gaur egin da publiko.

Nafar diputatuak “langabezia, enpleguaren ezegonkortzea eta sinatzen diren kontratu berrien baldintza txarrak, bereziki azken lan erreforma onartu zenetik”, nabarmendu ditu egoera honen arduradun bezala, bai eta ohartarazi “gaizki ordaindutako lanekin, ezegonkorrak eta aldi baterako direnak, zailtasunez lortuko dira Gizarte Segurantza sistema eta pentsioak jasangarriak izateko kotizazio maila nahikoa, edota langile hauek etorkizunean pentsio duina jasotzeko adinakoa”.

Serrano Izkok ziurtatu du PPk “krisialdia apropos ari dela erabiltzen, pobrezia, ezberdintasuna eta gizarte kohesioa suntsitzen duen bere eredu ekonomikoa ezartzeko aitzakia moduan, klase ertain eta langileria zigortuz, arduradun ez diren krisialdia ordaintzera eramanez soldata murrizketa eta eskubide sozialen murrizketen bitartez”.

Halaber, kritikatu du Rajoyk “errealitatea izkutatzen saiatzea, bere atzetik uzten dituen datu eta zifrekin harro dagoela ziurtatuz paparra ateraz”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!