Koldo Martinezek, datozen hauteskunde orokorretarako koalizioaren hautagaia eta Talde Parlamentariaren bozeramaleak, egoera honek “erregulazio egokia behar duela” esan du. Gainera, gaur egun “egoera oso zailak bizitzen direla” gogoratu du, “ezkutuan eta legez kanpo” egiten diren “eutanasiak” edo praktika hauek legalizatuta dauden herrialdeetara bidaiatzen duten pertsonen kasuak adibide bezala jarriz.
Martinezek azpimarratu du, “pertsona bakoitza bere bizitzaren jabe dela” eta egoera hau arautzea premiazkoa dela gaurko gizarte eta denbora politikoarekin bat datorren eskaera” delako.
Bozeramaleak esan du Eutanasia eta Lagundutako Suizidioaren despenalizazioa defendatzea, gizarte eskaera bati erantzuna ematea dela, gaixotasun terminala duten pertsonek beren bizitzaren amaiera nola bukatu erabakitzeko aukera izan dezaten, gutxieneko sufrimenduarekin eta adostutako baldintza eta ziurtasun legalekin.
Koalizioak Nafar Gobernuari zuzendutako mozioa aurkeztu du Parlamentuan, Foru Lege bat sor dezan Eutanasia eta lagundutako suizidioa arautzeko eta Espainiar estatuari kode penalaren 143. artikulua aldatzeko eskatuz despenalizazioaren alde.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.