Serrano Izkok (Geroa Bai) ziurtatu du “Nafarroaren interesak defendatzeko modurik hoberena erabakiak Nafarroan hartzea” dela

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 23a, 00:00

Kongresuan Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok, ezjakintasuna eta Nafarroarentzako ideia zein proiektu falta salatu ditu “Nafarroaren berezitasuna defendatzen dutela eta bere arazoekiko sentikor direla” diotenen aldetik, “foru Komunitatetik hitz egiten dutenean eta hitzarmena eta forutasuna pribilegiotzat jotzen dutenean edo nafarrok solidarioak ez garela Asturias edo Andaluziatik salatzen gaituztenean”. Arrazoi hauek medio, ziurtatu du “Nafarroaren interesak defendatzeko modurik hoberena erabakiak Nafarroan hartzea” dela.

Nafar diputatuaren aburuz, “PSOEk ez du argi zer da nahi duena eta boterera iristeko gai da Ciudadanosekin ituna egiteko, gure autogobernu eta eskubide historikoekin tabula rasa egitea proposatzen duen alderdia alegia”, horregatik esan du “oso larria eta arriskutsua” dela “A-20ean nafarren zati batek bere konfiantza Pedro Sanchezek gobernatuko duela dioen alderdi bati ematea, egiatan honi zer egin dezakeen eta zer egin behar duen esango diona ez Albert Rivera ez Susana Diaz ez direnean”.

Serrano Izkok defendatu duenez “nafarroi arreta emango zaigula bermatzeko modu bakarra bere erabakiak Nafarroan eta Nafarroarentzako hartzen dituzten alderdiei botoa ematea da”. Eta gogora ekarri du halaber nola “Ferrazen hartutako erabakiak direla eta UPNk hainbeste urtez gobernatu duen”.

Geroa Baiko diputatuak garrantzia eman dio gainera “Uxue Barkosek hainbeste urtez Kongresuan egindako lanari, ordura arte ahotsik eduki ez duten hainbeste nafarron ahotsa izanik eta ordura arte arretarik eman ez zitzaizkien eskaerak Madrilera eramanez, aurretik zeudenek ez baitzuten bertara eramateko arduratu”.

Serrano Izkok adierazi du ere bere oinordekoa, Koldo Martinez alegia, “Uxue Barkosek hasitako lan bikainari jarraitasuna ematen jakingo duela, nafarron interesak eta beharrak gailenduz beti, beste alderdi interesei edo birzentralizazioaren alde egiten dutenen edo Hitzarmena kendu nahi dutenen aurrean”.

Diputatu nafarrak defendatu du halaber eta garrantzia eman “Talde Mistoko kide izateari, nafarron interesak defendatzeko inori ez baitzaio baimenik eskatu behar ez eta inoren onespena jaso ere”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!