Koldo Martinezek bere kezka agertu du Aurrekontu orokorrek datorren legengintzaldian ekar dezaketen hipoteka dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 21a, 00:00

Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagai Koldo Martínezek gaur ziurtatu duenez, Aurrekontu Orokorren tramitazioa “prezipitatua, errealismo gutxiduna eta gehiengo osoaren arrabola erabiliz egin da”, eta bere kezka agertu du haien onarpenak ekar dezakeenarekin. “Diputatuen Kongresua nabarmenki aldatuko da bi hilabete eskas barru eta kontu hauek”, Koldo Martínezek ziurtatu duenez, “hiritarrek abenduaren 20ean haien botoekin eskatu ditzaketen aldaketak hipotekatu ditzakete”.

Koldo Martínezek azpimarratu duenez Alderdi Popularrak bere gehiengo osoa erabili du “dena ongi lotuta utzi nahi duten” kontuak onartuz. PPk, Martinezen arabera, “UPNren babesa jaso du berriro ere, Nafarroarentzako positiboa den ezerren truke”. “UPN berriro ere PPren ahots nafarra izan da, Madrilen Nafarroaren ahotsa izan ordez”, kritikatu du.

Kontuei dagokionez, Koldo Martínezek nabarmendu du “perspektiba errealistak kontutan ez dituzten Aurrekontuak direla, Justizia Sozialetik urrun, familien egoera ekonomikoari erantzunik ematen ez dietenak eta hiritarren euren patriketan nabaritzen ez duten datu makroekonomikoetan oinarriturik”.

Zentzu honetan, Geroa Bairen zerrendaburuak ekonomia politiketan aldaketaren aldeko apustua egin du datorren legegintzaldirako; bere alderdiak “Nafarroan eta Madrilen” defendatuko duen apustua, foru Hitzarmena babestuko duena, autogobernuaren tresnak erabiliz bai eta Estatuarekin paktuan “horretarako prest dagoen Gobernu zentral batekin”.

“Geroa Baik ez du Aurrekontu hauen planteamendu orokorra elkar banatzen, eta nire asmoa da datorren legegintzaldian Gobernu zentralak beste interes batzuk ordezkatzea: hiritarrenak”, azpimarratu du Martínezek. “Nafarroaren autogobernuarekiko eta Hitzarmen ekonomikoarekiko errespetutik, nire nahia da datozen Estatuko Aurrekontu Orokorretan Nafarroaren beharrei arreta gehiago ematea, bai eta krisialdi ekonomiko honetan gaizki pasatzen ari diren familia kopuru erreala. Horregatik ari gara hemen lanean, eta horregatik egingo dugu lan urtarriletik aurrera Madrilen”, esan du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!