Zizur Nagusiko alkate Jon Gondán, Geroa Baikoa, bere gaitzespena agertu du herriko puntu ezberdinetan jarri diren sexu erasoen aurkako kartel moreek jasan dituzten erasoak direla eta.
Orain dela hilabete bat Udalak Zizur Nagusiak ez du eraso sexistarik onartzen/Zizur Mayor no tolera las agresiones sexistas zioten kartel more ugari jartzeko erabakia hartu zuen, “bizilagun eta bisitarientzako ekimen ona eta txundigarria” izan zitekeenaren uste osoarekin.
“Eraso honek agertzen du behar beharrezkoa dela erakundeetatik kontzientziazioaren eta sentsibilizazio sozialaren alde lanean jarraitzea”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.