Geroa Baiko Parlamentariaren iritziz, Alderdi Popularraren mozioa “eduki gabekoa” zen, eta “Gobernu zentralaren politika neo-liberakak balioesteko” erabili nahi izan dute. Gainera, Osoko Bilkurara eramandako mozioa inolako berritasunik gabekoa dela esan du.
Alemanek, konfiantza adierazi du “Nafar Gobernuaren lan onean”, honek “dudarik gabe garapen ekonomiko eta industrialerako planak ekarriko dituela” azpimarratuz, “enplegu egonkor eta kalitatezkoari” lehentasuna emanez, eta mugagabeko langile eta aldi baterako langileen arteko soldaten ezberdintasunak murriztuz. PPri leporatu dio bere jarrera “kontraesankorra izatea,beren gehiengo absolutua dela medio, eskubide sozialen eta lan eskubideen urraketa handienetako bat bizi izan dugulako 2012ko lan erreformatik hona”.
EPAko datuen harira, eta UPNk egindako kritikei erantzuna emanez, Alemanek esan du konponbideak “ez direla egun batetik bestera iritsiko” eta koherentziarik gabeko jarrera edukitzea leporatu die erregionalistei, “haiek pasaden lau urteetan eskatutako pazientziaren kontrakoa”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.