Geroa Bai taldeak zihurtatu du ikurrinaren obsesioa UPNrena dela eta regionalisten mintzaldia "erredukzionista" dela

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 21a, 00:00

Geroa Bai talde Parlamentariaren bozeramaile eta Kongresurako hautagaia den Koldo Martinezek azpimarratu duenez, Uxue Barkos Presidenteak Nafarroaren garapen ekonomikoaren eta Foru erregimenaren defentsan” oinarritu zuen bere hitzaldia Europa Press-ek ospatutako gosari informatiboetan.

Martinezek, UPNri hitzaldi horren “analisi erredukzionista” egin duela leporatu dio, erregionalistek ia soilik nabarmentzen dutena, Presidenteak ikurren legearen eta ikurrinaren inguruan kazetari bati erantzundakoa delako.

Geroa Bai taldeko bozeramaileak gailentzen du gainera, hori “UPNren politika egiteko eraren isla dela”, “beldurraren berbaldia” erregionalisten “errekurtso bakarra izanik”.

Koldo Martinezek “sentsibilitate politiko guztientzako  errespetua” eskatu du eta bestalde, UPNk Presidente andreari Nafarroako sentsibilitate historiko, kultural eta soziolinguistikoa manipulatzen duela leporatzen dionean, Nafarroan aldaketa orokorra izan dela eta instituzio guztietan burutu dela ahazten zaiola azpimarratu du. “Egoera instituzional berri honetan beste maila politiko bat”, erakutsi behar dela gaineratu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!