Serrano Izkok (Geroa Bai) PP eta UPN salatu ditu “eskrupulurik gabeko ganadu tratante moduan aritzeagatik” Aurrekontuak onartuz

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 20a, 00:00

Kongresuan Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok, Senatutik pasa ondoren 2016rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Behe Ganberako debatean, bere hitzaldian zalantzan jarri du Gobernu zentrala “bere aurreikuspenak zuzenak direla tematuta egotea, kontraesanetan sartzen den Europako Batzordearen, OCDE edo beste erakunde batzuen analisien aurrean”.

Serrano Izkok Mariano Rajoy buru den Exekutiboa salatu du “bere merkantzia saltzen saiatzeagatik, matxuratuta egon arren, hauteskunde merkatuaren interesek hala behartuta”, eta halaber egotzi dio horretarako “ez duela bere kalkuluetako zenbait aldagai  modu ‘hain lotsagabean’ trukatzeko zalantzarik, non bere erakunde jagoleek errieta egin behar diote”.

Arrazoi hauek medio nafar diputatuak salatu du bai Gobernu zentralak bai bere Kontuak babesten dituzten bi talde bakarrek, PP eta UPN, “eskrupulurik gabeko ganadu tratante klasikoaren moduan ari direla Aurrekontu hauek onartzen, astoa margotuz gazte eta bizi bete irudi dezan eta horrela erosle inozoari saltzeko”.

“Datorren gobernuak aldatu beharko dituen” Kontuak dira hauek, Serrano Izkok ziurtatu duenez, “murrizketa berriak eta zerga igoerak ezkutatzen baitituzte hauteskundeen ondoren”. Hori bai, azpimarratu du, “eliteak ukitu gabe, haien esanetara baitaude, bere interesak elkar banatuz”. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!