Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok bihar Diputatuen Kongresuan, Senatutik itzuli ondorengo2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorren debatean, haien erretiratzea eskatuko du “Gobernuak defendatu duenaren aurkakoak” direla baitio, “ ’izaera sozialik’ gabekoak, 7.000 eta 10.000 milioi euro inguruko murrizketa ezkutuak baitakartzate”; “Ez dute inongo sinesgarritasunik Europako Batzordearen jakinarazpenaren ondoren, pasa den astean txosten tekniko batetan zalantzan jartzen baitzituen diru sarreren kopurua bai eta 2015 eta 2016rako defizit helburuaren konplimendua” eta “ez dira datu eta zifra errealen arabera landu baizik eta hauteskunde kalkulu eta alderdi interesen arabera”.
Arrazoi hauek medio Serrano Izkok Gobernu zentralak landutako aurrekontuak, UPN eta PPren babes bakarra dutenak alegia, “matxuratutako merkantzia eta propaganda hutsa” direla esan du.
Nafar diputatuak halaber kritikatu du Alderdi Popularrak “hain erabakigarria eta garrantzitsua den lege proiektua, Estatuko Aurrekontu Orokorrak kasu, hauteskunde kanpaina egiteko erabiltzea bai eta hiritarrak engainatzeko, gauzatzeko inolako intentziorik ez dituen datu, zifra eta inbertsioekin, behin hauteskundeak pasata ikusiko den moduan”.
Era berean, Serrano Izkok “Aurrekontu hauek Nafarroa zigortzen dutela” salatuko du, “Estatuak gutxien inbertitzen duen Komunitateen artean bigarren tokian jarriz”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.