Geroa Baik igande honetan Baztanen ospatuko den Nafarroa Oinezen parte hartzera animatu ditu hiritarrak

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 16a, 00:00

Geroa Baik deialdia egin dio hiritargoari igande honetan Baztanen ospatuko den Nafarroa Oinezen parte hartzeko. Koalizioak Baztango ikastolak euskaren alde egiten duen lan baliotsua goraipatu du bai eta gogoratu ikasketa zentro honek bilatzen duen helburua “Nafarroan euskararen alde auzolan erraldoia sortzea” dela, ikastola ireki zenetik hori izan baita zentroko familia eta profesionalek lan egiteko izan duten modua, horrela “euria egiten duenean haurrek jolasteko ganbara egokituz, termitek erasotako zorua aldatuz eta Haur Hezkuntza eraikineko isolamendua hobetzea” lortuz, bai eta “patio estaliz eta Lehen Hezkuntzako haurrak jasotzen dituen eraikinaren isolamendua hobetuz” ere.

Geroa Baik euskara Nafarroako hizkuntza propioa dela defendatzen du eta, horregatik, nafar guztion ondarea, “adskripzio ideologiko edo politikoa dena delakoa ere”. “Muturretan kokatuta dauden sektoreen defendatzen dituzten borroka kaltegarri eta antzuak ekidin behar dira, bi hizkuntzen arteko elkarbizitza baketsua ulertzeko gai ez direlako”, defendatzen du koalizioak.

Nafarroan osoan ofizialtasunak hiritar guztientzako eskubide berdintasuna bermatu beharko luke eta euskal hiztunak zigortuz historikoki eman den zokoratzearekin behin betiko bukatu.

Horregatik guztiagatik, Geroa Baik igande honetan Baztanera joateko deialdia egiten du, Nafarroa Oinezen parte hartuz eta bailarako ikastola lagunduz.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!