Behe Ganberan Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok “Errege Bardeetako Tiro Eremuaren desegitea” eskatu du gaur arratsaldeko Osoko Bilkuran egin duen hitzaldian, nafarra bezalako “gizarte bakezale eta helduetan ez baita justifikatzen su erreala erabiltzen duen tiro eremu eta maniobra landa baten presentzia aktiboa pairatzea, Errege Bardeetan gertatzen den moduan, bere inguruetan istripu larriak gertatu baitira nahiz eta kasualitate hutsez ez diren tragedia izan, baina edozein kasutan izan daitezkeelarik”.
Serrano Izkok era berean “geroz eta seguruago erailtzeko tresnen fabrikazioan bere enplegu maila oinarritzen duten ekonomia sistemak” gaitzetsi ditu, bai eta “NATOren aldetik, partehartzea bere interesen aldekoa dela deritzon lurraldeak inbaditzeko entseguak egiteko”, Bardeetako Tiro Eremuan ematen diren “intentsitate handiko maniobra militarrak” kasu.
Nafar diputatuak halaber eskatu du Estatuak industria militarrari ematen dion dirua enpresa txiki eta ertainen I+G+b-ra eramatea, “kalitatezko enplegu gaitua sortzeko”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.