Koldo Martinezek hitzaldia egingo du ostiral honetan Lizarran, Jurramendiko Mankomunitatean

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 14a, 00:00

Koldo Martinezek, Geroa Baiko parlamentu taldeko bozeramaile eta nafar koalizioaren Kongresurako zerrendaburuak, hitzaldia egingo du ostiral honetan urriak 16 Lizarran, Jurramendiko Mankomunitatean, 19.30etan.

Martinez, aldaketaren lau indarrek izenpetutako Programa Akordioaren inguruan arituko da eta Geroa Baik hauteskunde orokorretara eramango duen programaren ildo nagusiak azalduko ditu.

Geroa Bairen parlamentuko bozeramaileak Maria Solana parlamentaria eta Ricardo Gómez de Segura Lizarrako Udaleko zinegotzia izango ditu lagun nafar koalizioak Nafarroako geografian barna datozen asteetan egingo dituen hitzaldietako lehenean. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!