Serrano Izkok (Geroa Bai) azpimarratu duenez PPren Aurrekontuek “ez dute inongo sinesgarritasunik”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 14a, 00:00

Kongresuan Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok nabarmendu duenez Gobernu zentralak 2016rako landu dituen Aurrekontuek, PP eta UPNren babesa dutelarik, “ez dute inongo sinesgarritasunik Europako Batzordearen astinduaren ondoren”.

Serrano Izkok azpimarratu du Rajoyk orain gutxi “plater bat plater bat dela” esan zuela baina “bere Aurrekontuak fantasia hutsa eta propaganda merkea besterik ez direla” esatea ahaztu zuela, “ez baitira datu eta zifretan oinarrituz landu, hauteskunde kalkulu eta alderdi interesetan baizik”.

Nafar diputatuak gogor kritikatu ditu 2016rako Gobernuaren Kontuak, “bai forman bai edukian zentzugabekeria argia” direla esanez. Halaber salatu du “Rajoyk ezin duela jarraitu bere ardura saihesten Europako Batzordearen ohartarazpenaren ondoren” eta “hondatutako merkantzia diren Aurrekontuak” erretira daitezen eskatu du.

Era berean ziurtatu du “futbolzale ona denez, Rajoyk jakin beharko lukeela Europako Batzordeak txartel horia atera diola Aurrekontuetan tranpak egiteagatik eta Abenduaren 20ean hiritarrek, hautestontzien bidez, gorria erakutsiko diola”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!