Nafarroako Administrazio Auzitegiak Vianako Geroa Baik PDC 1 deituriko herriko bideberria dela eta jarritako gorako helegitea tramitera onartu du. Nafar koalizioaren herriko zinegotzi Ventura Gonzálezek helegite hori jarri zuen egungo alkatea, UPNkoa, gai honen inguruan UE6 unitateko abokatuak hala eskatuta egindako txosten juridikoaren kopia ematera ukatu baitzen.
Oroitu beharra dago aurreko legegintzaldia amaitu aurretik, Vianako Geroa Baik aurkeztutako eta Udalbatzan aho batez onartu zen mozio bati erantzunez, Udalak batzorde mixto bat eratzea adostu zuela (udal taldeetako zinegotziek, alkateak eta PDC 1ak kaltetutako bizilagunek osatua) egoera analizatu eta epaiei konplimendua emateko modurik onena adosteko, Udalak unitateetako baten jabeei hura hiritzeko kostuak ez zizkiola inputatu behar bait zioten epaiek.
Batzorde horretan, eta auzitegiek emandako epaiak ikusita, batzordeko kideentzako lan tresna moduan balioko zuen txosten juridikoa egitea eskatu zen, kideen artean González zinegotzia zegoelarik eta UPNko alkateak txostenaren kopia bat ematea ukatu ziolarik, nahiz eta zinegotzi eta batzorde horretako kide zen heinean eskatu.
“Nafarroako Administrazio Auzitegiak helegite hori tramitera onartzeak pozten gaitu, alkateak erabaki arbitrarioa hartu zuela uste baitugu bai eta gure lana burutzeko beharrezko dokumentazioa eskuratzeko aukera izan behar dugula ere, Vianako herritaren interesen ongizatea bilatzeko”, ziurtatu du Gonzálezek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.