Serrano Izkoren arabera (Geroa Bai) Nafarroak Ecofinen parte hartzea “etorkizuneko erronkei aurre egiteko funtsezko tresna da”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abu. 10a, 00:00

Kongresuan Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok ziurtatu duenez, Nafarroa “ezin da Europara bizkar emanez bizi” eta “Ecofin-ean presentzia eta ahots propioa eduki behar du foru erregimena eta hark dituen eskumen bereziei eragiten dieten erabakietan nafarron interesak defendatzeko”.

Serrano Izkok nabarmendu du “2013ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen laurogeita hamargarren Xedapena betetzeko ordua dela, harekin Gobernu zentralak «elkarrizketa bideak hasi eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuarekin beharrezko akordioak hartzeko, hura ECOFIN Lan Taldeetan parte hartzeko Estatuko ordezkaritzaren barruan, haietan Nafarroaren finantza-zerga berezitasunari loturiko gaiak lantzen direnean» konpromisoa hartu baitzuen” eta konpromiso hori betetzeko atzeratzea kritikatu du.


Nafar diputatuak azpimarratu du Geroa Baik “Nafarroa Europa polizentrikoan lehentasunezko tokian kokatu nahi duela” EAE-Akitania bezalako euroeskualdea bezalako esparruetara sartuz, hartan Nafarroa 2000 urte arte egon zelarik “UPNren Gobernuak dekretu bidez uko egin zionean”. Serrano Izkok nabarmendu du foru Komunitateak ezin duela Europar Batasunak eskaintzen dituen aukerak alferrik galdu “ez bakarrik ekonomiaren garapenari dagokionez baizik eta adimena eta ezaguerari dagokionez ere”.

Halaber, “oso positibotzat” jo du egungo Gobernuak Bruselan Nafarroaren bulegoa berriro irekitzeko erabakia.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!