Iruñeko Geroa Bairen adierazpena terrorismoaren biktimen gaineko erakusketa dela eta udalaren erabakia baliogabetzen duen autuaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abu. 10a, 00:00

Iruñeko Geroa Bai Udal Taldeak ondorengoa adierazten du:

  1. Nafar koalizioaren aldetik inoiz ez da egon eragozpenik Iruñean terrorismoaren biktimen gaineko erakusketa egiteko, gure begirune osoa baitute.
  2. Azken astearteko Gobernu Batzordean, Iruñeko Geroa Baik, Iruñeko Udalak erakusketa hau egiteko lagun zezan proposatu zuen, bai eta Udalaren areto erabilgarri bat eskaintzeko. Proposamena aho batez onartu zen.
  3. Epailearen autuaren lege-edukia analizatu gabe, ez dugu autu horri helegitea aurkeztea proposatuko eta  erakusketa Gotorlekuko Arma Aretoan normaltasunez egin dadila espero dugu.
  4. Hala ere, Iruñeko Geroa Bairen ustez, Gotorlekurako proiektua arte eta kultura jardueretara bakarrik mugatu behar da eta hemendik aurrera erabaki hori betetzen jarraitu dadila espero dugu.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!