Kongresuan Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok idatzizko galdera bat erregistratu du Gobernu zentralari eskatuz argitu dezan ea “Europako Batzordeari presioa egin dion 2016ko Espainiako Aurrekontuen gaineko txosten kritiko bat argitara ematea atzeratzeko eta Mariano Rajoyk berak Europako Batzordeko presidente Jean-Claude Juncker telefonoz deitu duen horrela izan zedin eskatuz edo premiatuz”.
Txosten horretan, Serrano Izkok azaldu duenez, “PPk landutako eta UPNren babesa duten Estatuko Aurrekontu Orokorren berrikusketa eta eguneratzea eskatuko zen Egonkortasun eta Hazkunde ituna zazpi hamarrenetan ez betetzeagatik, eta murrizketak edo 7.000 milioi euroko doikuntzak onartzera premiatuko luke”.
Nafar diputatuak “oso larria” deritzo txosten honen argitaratzea atzeratzea, batez ere “espainiar Gobernuak, hauteskunde interesak eta Rajoy buru duen alderdiaren alderdi interesak medio zentzu honetan presioa egin duelaren susmo tinkoak baldin badaude”.
Serrano Izkoren aburuz, “PPk hiritarrei ziria sartzen eta nahasten saiatzen ari da, Montorok ‘sozial’ moduan defendatu zituen 2016rako Aurrekontuekin eta benetan murrizketa eta berrordainketa berriak dakartzatenak hauteskundeak pasa ondoren”. Zentzu honetan ohartarazi du “ez litzatekela Alderdi Popularrak bere hauteskunde promesak eta programa betetzen ez dituen lehen aldia izango”. “Horrela egin zuen 2011ean”, gogorarazi du. Eta nabarmendu du halaber txosten honek frogatuko lukeela 2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak “propaganda hutsa besterik ez direla eta errealitatetik zeharo urrun daudela”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.