Geroa Baik ziurtatu du Europako Batzordeak PP eta UPNren gezurrak agerian uzten dituela

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko eka. 10a, 00:00

Kongresuan Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok salatu duenez, PPk eta UPNk onartutako 2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorrek ez dute Europako Batzordearen “berrikusketa txikiena ere gainditzen” eta “zenbait Volkswagenek kutsatzen dutela ezkutatzeko software tranpatia daramaten moduan, 7.000 milioi euroko murrizketa berriek sakrifizio eta sufrimendu gehiago ekarriko dituzte, eta hauteskundeen ondoren iritsiko dira”.

Serrano Izkok bi alderdiak salatu ditu “hiritarrei ziria sartzen saiatzen ari baitira 2016ko Kontuei ustezko ‘izaera soziala’ emanez, baina azkar baino azkarrago 2 euroko billete bat baino faltsuagoa direla frogatu dena”. Halaber kritikatu du popularrek “haien hauteskunde eta alderdi interesak gaineratzea, zifrak puztuz eta manipulatuz, agintean jarraitzen badute benetan egingo dutena esatera beldurra baitiote”.

Nafar diputatuak nabarmendu du “Rajoy Moncloatik irtenarazteko unea iritsi dela, eta Gabonetan bere etxera bueltan bidali, bere austeritate politikek klase ertain eta langilearen txirotze masiboa  eta aurretik inoiz ez ikusi bezalako ezberdintasunaren hazkuntza esponentziala ekarri baitituzte”. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!