Koldo Martinezek, Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko eledun eta datozen hauteskunde orokorretan Nafar koalizioaren Kongresurako zerrendaburuak, gaur deitoratu du Rajoyren Gobernuak autonomia finantza sistemaren gaineko txostena egitea “Nafarren statusaren aurka presioa egiteko”.
“Nafarroako zerga sistema ez dela inongo abantaila oroitu beharra dago, finantzaketa sistema propioa baizik. Foru Komunitateak Estatuko aurrekontuekiko esfortzu zabalagoa egiten du Estatuak Nafarroarekiko egiten duena baino” azaldu du Martinezek, gaineratuz “Nafarroak elkartasunez eta arduraz laguntzen diola Estatuko Aurrekontu Orokorren finantzaketari, urteroko diru ematearen bidez, batzuek ahazten dutela badirudi ere”.
Martinezek Geroa Bairen jarrera gogorarazi du Nafarroako zerga sistema eta autogobernuaren inguruan. Koalizioaren jarrera “argia” dela gogoratu du, “Nafarroako hiritarren interesen defentsaren aldekoa, PPren Gobernuak, gehiegitan UPNren isiltasun konplizearekin, egin dituen etengabeko eraso birzentralizatzaileen aurrean”.
“Geroa Baik ahotsa duen erakunde guztietan argi defendatu du jarrera hau, eta horrela egiten jarraituko du”, gaineratu du Nafar Koalizioaren eledunak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.