Koalizio nafarreko diputatuak Gobernuaren “akats larritzat” jo du legegintzaldia “hainbeste” luzatzea Aurrekontuak onartzeko “hautestontzietatik irtengo den hurrengo exekutiboa baldintzatuko baitute”. Hori bera halaber “hiritarrentzako txarra” dela esan du “Alderdi Popularraren gehiengo ‘absolutista’ 4 urteren ondoren hiritarrak aspertuta amaitu baitute”, horregatik herritargo hori bera izan dadin “demokratikoki eta hautestontzien bidez Rajoy Gabonetarako etxera bueltan bidaliko duenaren” aldeko apustua egin du, atzo Gobernu zentraleko presidenteak iragarri ondoren abenduaren 20ean egingo direla hauteskunde orokorrak.
Serrano Izkok azaldu duenez, era berean “herritarren subiranotasuna ordezkatzen duen Ganberarekiko errespetu falta iruditzen zaio presidenteak asteetan zehar katu eta xagu jokoan ibili ondoren iragarpen hau telebista elkarrizketa batean egitea”.
Era berean iragarri du “datozen lau urteetan alderdi bakar batek ere gehiengo osoa ez edukitzea” espero duela, “eta hortaz, elkarrizketarako abaguneak irekitzea, bai eta eskubide sozial eta lanekoa berreskuratzeko aukera egotea, egungo Gobernuak murriztu eta deuseztatu ere egin baititu, handikeria eta despotismo osoz erabili duen gehiengo osoaz baliatuz”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.