Mikel Armendarizek, Iruñeko Udalean Hiri Aferen Batzordeko Geroa Bairen ordezkaria alegia, gaur batzorde horretan El Redín ikastetxeak Aranzadiko udal instalazioak jendeari itxirik zegoen ordutegietan erabiltzearen inguruan galdetu du; erabilera hori, dirudienez, Sedena (aipatutakoa bezalako hainbat udal instalazio kudeatzen dituen enpresa) eta ikastetxearen beraren arteko akordioa dela eta zen posible.
Maider Beloki alorreko zinegotzi delegatuaren azalpenen aurrean, Udala afera ikertzen ari dela baieztatu baitu bai eta aditzera eman une honetan ez dela inolako lege argudiorik ez txostenik aurkitu instalazio hauen erabilera onartzeko, bai ordean Sedena eta El Redínen arteko fakturak, Armendarizek zalantzan jarri du “Sedenak udal instalazioak modu horretan erabiltzeko gaitasuna duen” eta “Udala horren jakinaren gainean ote zegoen”.
“María Caballero, UPNren aldetik alorreko zinegotzi arduraduna zenak emandako azalpen ahulak ikusita, ardura alorreko teknikarien gain uzten baitzuen, Geroa Baitik Kirol alorreko txostena eskatu dugu gai honen gainean eta beste txosten bat Sedenari ere El Redín ikastetxeari udal instalazioen erabilera lagatzeko prozedura azal dezan”, esan du Armendarizek.
“Bi txosten hauek udal instalazioak erabiltzeko eta lagatzeko ezarrita dagoen prozedura modu egokian jarraitu zen edo ez argitzea espero dugu, eta kasu hau salbuespena izan bada edo Udalak jarduteko modu arrunta zen”, gaineratu du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.