Geroa Baik elkartasuna adierazi die Olio Toxikoaren Sindromearen kaltetuei

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 30a, 00:00

Nafar koalizioak gaur arratsaldean Diputatuen Kongresuan erregistratu den eta orain 35 urte aizundutako koltza olio kontsumoa dela eta gaixotasun hau pairatzen dutenen elkarteak bultzaturiko Ez Legezko Proposamena sinatu du.

Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok kasua “eskandalutzat” jo du, bai eta “frankismoaren ondorengo urte haietatik geratzen denaren benetako paradigma, gizarte, osasun eta arreta beharrak asetzeko gabeziak irudikatzen baitu”. Halaber, kaltetuen egoera “ahazteak larritua eta krisialdiaren ondorioz gai honen gaineko interesa galdu dela” deitoratu du.

Era berean, Serrano Izkok bere elkartasuna adierazi die gaixoei bai eta “berrezar daitekeen guztia berriro ere ezartzeko jarrera eta interesa” azaldu du.

Ekimenak, egun Estatu guztian bizirauten duten 2.500 pertsona ingururen osasun, arreta eta ikerketa beharrizanei arreta ematea aldarrikatzen du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!