Auzitegi Gorenaren Areto Penalak 2015/09/17 datan ebazpena eman du aditzera, gaurko egunez jakinaraziz, bere egunean Nafarroako Probintzia Entzutegiak ebatzitako Sententziaren aurka jarritako kasazio helegitea atzera botatzea onartuz, sententzia hark José Anastasio Andía diru publikoen bidegabeko erabiltze eta prebarikazio delituetatik barkatzea adosten zuelarik.
Egueibarko Geroa Baitik Bailarako herritar guztien interesak defendatzeko posible den guztia egin da eta ildo berean jarraituko du koalizioaren udal taldeak lanean, Bailarako buru zenean Josetxo Andíaren (UPN) kudeaketarekin harremana duten beste hainbat gai epaitegietan argitzearen esperoan, hiritarrei balizko kalterik eragin oten zion argitzeko.
Eguesibarren koalizioko kideek azpimarratu dutenez, ebazpena onartzen dute eta hura nola baloratu eta nola jardun sakonago aztertuko dute, Josetxo Andiarena “diru publikoa kudeatzeko era zuzena ez baita”, diote.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.