Geroa Baik Auzitegi Konstituzionalaren erreforma kritikatu du “bere iritzia adierazi nahi duen gizartea uzkurtu nahi baitu”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urt. 10a, 00:00

Kongresuan Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok, Alderdi Popularrak planteaturiko Auzitegi Konstituzionalaren erreforma gaitzetsi du Behe Ganberan tribunatik hitz egin duenean, “izaera ad hoc eta zentzugabea baitu”.

Nafar diputatuarentzat, “I-27ak Kataluniako gizarteari espresuki galdetzeko beharra agerian utzi du”. “Zehazki Alderdi Popularrak nahi duenaren aurkakoa Konstituzionalaren bere erreformarekin”, salatu du.

Serrano Izkoren arabera ekimen hau “pentsamolde autoritarioen berezkoa da, hiritarren borondatea bortxatzen tematuak, eta espainiar Estatua bera kale itsura eraman besterik ezin du”·

Honen aurrean, Geroa Baiko diputatuak “lege sisteman errealitate politiko berrietara lehenbailehen egokitzeko” beharra defendatu du, “gizartearen borondate demokratikoarekin talka egiten baitu” bai eta “frankismoarekin egin behar izan zuten bezala hain entzutetsua den legearen inperioa ukatzeko” deia egin du “sistema beraren ustelkeria besterik ez baitu laguntzen”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!