Jokin Castiella, Ogasun Batzordearen bozeramaleak, Nafarroako Gobernuak gaur iragarritako gastu publikoaren 109 milloiko igoerak, koalizioaren nahi handienetako bat sustatzen duela esan du “sistemaren oinarrian ekitatea, elkartasuna eta aberastasunaren birbanatzea jarriz”.
Castiellak esan du gizarte politikak “kompromesuz” aurrera eraman behar direla, “persona guztientzako, berdintasunez; gizarte, ekonomia edo lan egoera irizpideei jaramonik egin gabe”, baina, lehentasuna direlarik beti “egoera ahulenean dauden pertsonak”.
Geroa Bai koalizioaren parlamentariak, pozez hartu du baita ere Gobernuak emandako aurreikuspen makroekonomikoa. Datorren urtean Barne Produktu Gordinaren ehuneko 2,9aren igoera iragartzen da, 2015 ekoa baino hamarren bat gehiago. Datu honek, eta empleguaren datuen igoeraren aurreikuspenak (ehuneko 2,2an, 6000 bat persona), “etorkizunerako egoera ekonomikoa eta empleguaren sorreraren aldetik ikuspegi itxaropentsua uzten dute Foru erkidegoan”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.