Patxi Leuzak, Presidentziako batzordeko Geroa Baiko parlamentari-taldeko bozeramaileak, esan duenez “ezin dugu eskumenik gabeko Foru Polizia bat eduki, soilik errepideak bigilatzen eta kontrolatzen dituena”. Azken bi epaiek “Trafikoko eskumena eskatzeko beharra indartzen dute”. Leuzaren iritziz, bi sententziak “Alderdi Popularraren birzentralizazioaren beste pauso bat dira”.
Geroa Baik Nafarroarako konpetentzia guztiak aldarrikatu ditu historikoki, “Foru Polizia integral bat nahi dugu, Trafikoan, Garraioan eta Segurtasun arloetan eskumen guztiak dituena; bai polizia lanetan eta baita zigortzeko ahalmenean ere”. Leuzaren ustez, aldiz, “azken urte hauetan ez UPNk, ez PSNk ezta PPk ere ez digute inolako kasurik egin eta ez dute ezer egin egoera aldatzeko”.
Epai hauen kontra ezin da errekurtsorik jarri. Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritzak 2014 eta 2015 urteetan, Foru Erkidegoko Trafikoa arautzen zuten bi erresoluzio atera zituen, eta Estatuko Abokatuak helegitea aurkeztu zuen. Horren ondorioz, gaurko bi epaiak etorri dira.
Horregatik, koalizioa Estatuarekin negoziazio prozesua irekitzearen alde agertu da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.